XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Helburu orokorrak: - Materia eta beraren konportamoldeak ikasterakoan, ezin gintezke huts hutsean propietate kualitatiboetan gera; maila honetan beharrezkoa dugu, behaketa kuantitatibo batzu egiten hastea.

Hauxe da batez ere, ikasgai honetan lortu nahi duguna; zientzia kualitatibo batetik aurrera, maila kuantitatibora pasatzeko urratsak ematen hastea.

Egintzen helburuak: - Aldakuntza edo erreakzio kimikoen artean, zenbait erreakzio-mota bereizten hastea, hala nola sintesia eta deskonposaketa.

@ Egintzen bidez eta hango prozesuak nolabait generalizatuz, lege batzu susmatzen hastea.

- Hitz zientifiko eta zehatzak praktikan erabiltzen hastea.

- Zientziaren metodoan neurketen premia adieraztea.

Argazki honetan substantzia desberdin batzu dituzue.

Dakizuenez, Naturan agertzen zaizkigunak, askoz ere gehiago dira.

Substantzia horik guztiok bereziak dira eta bakoitzak bere propietateak ditu.

Horrela, bata bestetatik desberdintzen ditugu.

Orain arte esandakoa, orohar, gauza normaltzat hartzen dugu eta ontzat jotzen dugu.

Baina goazen aurrera!.

Zer ote dago substantzia edo gorputz baten barnean?.

Gorputz bat zatikatzen badugu eta gero zati txikiak ongi aztertzen eta behatzen baditugu, gorputz horren propietate eta ezaugarri batzuk hasieran bezala segitzen dutela ikusiko dugu.

Adibidez, hauxek: kolorea, egoera, itxura, eta abar.

Eta zati bakoitza behin eta berriro zatikatzen badugu? Noraino helduko ginateke zatikatze horretan?.

Zein izango ote da substantzia baten zatirik txikienaren egoera? Eta itxura?.

Aspaldidanik, ikertzaile askoren kezka nagusienetako bat hauxe izan da: materiaren (substantzien) barneko misterioa aztertzea eta argitzea.

Gai honetan, aldakuntza kimikoak eginez, gu geu ere horrelako iluntasunak argituz joango gara.

Aldakuntza kimikoak egitean (ikus Saioka 6), substantzia berriak sortzen dira.

Hau da, lehengo substantziak aldatuz, beste substantzia berri batzu ditugu, bai.

Baina masa ere aldatu egiten ote da?.

Gozoki baten errezetan osagairen bat aldatzen duzuenean, gozokiaren ezaugarriren bat aldatu egingo da, ez da?.

Edo kolorea, edo usaina, edo zaporea,...

Seguruen, gozoki hori ez da izango, aurreko errezetarekin egindakoa bezalakoa.